2011/12/15

HISTORIAURREA: NEOLITOA

   Neolitoa duela 7.000 urte inguru  hasi zen  nekazaritza eta abeltzaintza sortu zirenean

  Gizakiak  sedentarioak bihurtu ziren eta  lehenbiziko herrixkak sortu ziren, ibaietatik gertu

 Harrizko lanabesak harlanduz egiten zituzten: aitzurrak, igitaiak  eta esku-errotak.
 Garai horretan bi asmakizun garrantzitsu izan ziren: EHUNAK ETA ZERAMIKA
    EHUNA : animalien  artileaz egiten ziren.
    ZERAMIKA: buztinez egiten zen.




                                                                                                    Judit eta Sheila.

HISTORIAURREKO ARTE LANAK

   PALEOLITOAN animaliak margozten  zituzten haitzuloetako hormetan eta sabaietan . Horretarako kolore
   hauek erabiltzen zituzten : gorria , beltza eta arre.
   Harrizko eskultura txikiak ere  egin zituzten eta  venus esaten zaie.











NEOLITOAN eszenak egiten zituzten . Irudiak modu eskematikoan marrazten zituzten eta kolore bakar batez.
METAL AROAN monumentu megalitikoak egin zituzten harri handiekin.




                                           MIKEL FERNÁNDEZ

EUSKAL LURRALDEA HISTORIAURREAN

    Duela 200.000 urte inguru Euskal lurraldeko lehen biztanleak Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean kokatu ziren.

    PALEOLITOKO  AZTARNAK:Animalien  hezur, ehizarako arma eta lanabes ugari aurkitu  dira. Lehen giza talde horiek ehizatik  eta bilaketatik  bizi  ziren.
Garai horretan egindako pinturak eta grabatuak ere aurkitu dira  Euskal lurraldean: Santimamiñeko kobazuloan (Bizkaian) eta Ekaineko kobazuloan (Gipuzkoan)

                                                                                                      







NEOLITOKOA AZTARNAK: Neolito berandu hasi zen Euskal lurraldean . Abeltzaintza  bihurtu zen  jarduera ekonomiko nagusia: Fuente Hoz kobazuloan ( Araban) utzi zuten .
Ugari dira monumento megalitikoak: Chabola de la Hechicera eta Aizkomendi trikuharriak (Araban) eta Mandubi zelaikoak  (Gipuzkoan) .

METAL AROKO AZTARNAK: Euskal aztarnategi garrantsitsuenetako bat La Hoyako aztarnategia da. Honetan  herrizka harresitu bat aurkitu da .Herrixka horretako biztanleek animaliak hazten zituzten, lurra lantzen zuten eta  laborantzarako lanabesak ere egiten zituzten.



                        ERIKA eta IGNACIO                                                         

2011/12/09

HISTORIAURREA: METAL AROA

    Duela 6.000 urte Historiarreko azken etapa hasi zen : Metal Aroa .                                       
  Honetan hiru aldi zeuden : kobrea , brontzea  eta burdina .

       Metal Aroko gizakiek hiri txikiak eraiki zituzten . Hauek harrizko harresiz inguraturik zeuden .

       Hiria antolatzeko buruzagi bat zegoen .

       Hauetan beste lanbide batzuk sortu ziren, adibidez: gerlariak eta merkatariak .

       Metal Aroan hiru asmakizun destakagarriak izan ziren: gurpila, bela eta goldea .

       Metal Aroa duela 3.000 urte bukatu zen, momentu horretan idazkera agertu zen .

                                     ASIER ETA GORKA

HISTORIAURREA

  1.     Duela 4 milioi urte hasi zen, lehenbiziko gizakiak agertu zirenean eta idazkera asmatu zenean amaitu zen. Hiru aro bereizten dira: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa.

        PALEOLITOA

        Duela milioi bat urte Paleolitoa hasi zen, Afrikatik lehen gizakiak iritsi zirenean.

        Gizon-emakumeak aire zabalean, haitzuloetan eta etxola soiletan bizi ziren.

         Haiek  ehiztatzen, arrantzatzen eta basoko fruituak biltzen  bizi ziren. Horregatik nomadak  ziren.

         Haiek tribuetan  bizi ziren .Tribuak  familiak osatutako  talde txikiak  ziren  eta  bizitzeko  elkarri  laguntzen  zioten.

         Paleolitoan, harrizko tresnak erabiltzen ziren animalien larruak mozteko eta lantzeko.

                                                          Saralith eta Maider